Azken hamarkadan, maiatzaren 17a LGTBI pertsonen (lesbiana, gay, bisexual, transexual eta intersexualen) aurkako gorroto eta indarkeria mota ororen aurkako eguna bihurtu da.

1990etik hona, asko egin du aurrera legeak, sexuorientazioa eta/edo generoa edozein dutela ere pertsona guztiek eskubide berdinak izateko; LGTBI kolektiboetako pertsonak gainerakoekin berdintzen dituzten legeak onartu dira. Gizarteak ere aurrera egin du bide horretan; oro har, gizarteko kideen sexualtasun motak eta generoa bizitzeko askotariko erak modu irekian adierazi ahal izateko espazio sozialak gero eta gehiago dira.

ANIZTASUNAK ABERASTEN GAITU!

>>Albiste guztiak ikusi

Copyright © 2020. eZerbitzuak garatua