Arteko Gure Ama eskolan jantoki zerbitzua eskaintzen da adin guztietan (Haur Hezkuntza / Lehen Hezkuntza). 2 urteko gelako egokitzapen-aldia dela eta, jantokian apuntatzen diren 2 urteko umeak, egokitzapen-aldia amaitzerakoan hasiko dira gelditzen (urrian gutxi gora behera).
Jantokiaren edukiera 130 jankidekoa da.
Tamar enpresa arduratzen da jakiak ekartzeaz eta begiraleen kontratazioaz. Eskolara heltzen diren jaki guztiak bertan sukaldatzen dira “comida in situ” jantokia izanda.
Eskolako jantokiko arduradunak kudeatzen du zerbitzuaren antolaketa eta baita familien ordainketak ere. Berarekin harremanetan jarri zaitezkete eskolako telefonora deituz edo jantokiko helbide elektronikoa erabiliz (jantokia@artekogureama.net).
Ikasturtearen hasieran jantokiko bilera orokorra antolatzen da eskolan, antolaketaren eta funtzionamenduaren detaile gehiago emateko eta baita familien galderei erantzuna emateko asmoz.
INFORMAZIO OROKORRA:
KUOTAK:
- Ohiko jankidea ( jarraitua / ez jarraitua): 4.60€
- Jankide garraiatuak (eskolako taxi zerbitzua erabiltzeko eskubidea daukaten ikasleak): 3.30€
- Ez-ohiko jankideak: 5.20€
- Beste batzuk: 8.10€
MENUAK (ikasturte hasieran aukeratu beharrekoak)
- Basala
- Obolaktobegetarianoa.
- Obolaktobegetarianoa arrainarekin.
- Txerririk gabekoa.
- Bereziak (alergiak edo intolerantziak): hauen eskaera egin ahal izateko, medikuaren txostena eta beharrezko protokoloa aurkeztea derrigorrezkoa da.
JANKIDE BEZALA ONARTUA IZATEKO LEHENTASUNAK:
- Garraiatuak.
- Bekadunak.
- Beste ikasleak.
Aldi berean:
- Ohiko jankideak (lehentasuna, zerbitzua egun gehien erabiltzen duenak izango du)
- Ez ohiko jankideak.
- Beste ikasleak.
JANTOKIKO ARDURADUNA:
- Nerea Gonzalez.
- Irune Unzueta (jantokia@artekogureama.net). Kudeaketa.
COVID-19AREN ERAGINEZ EGINDAKO ALDAKETAK.
1- Bi espazio berri antolatu dira. Hori dela eta, aurten jantoki printzipada daukagu (Lehen Hezkuntzako ikasleria), 2 eta 3 urtekoen jantokia eta 4 eta 5 urtekoena.
2- Ordutegiak
*2 urteko gela: 13.00h-14.30h
*3, 4 eta 5 urteko gelak: 13.00-14.30
*Lehen Hezkuntza: espazioa gehiago liberatzeko eta kutsadura arriskua gutxiagotzeko asmoz, aurten ere bi txanda antolatu dira, ostegunetan izan ezik txanda bakarra dagoela.
- 13.00-13.45: 1,2 eta 3.maila.
- 13.45-14.30: 4, 5 eta 6.maila.
- Ostegunetan: 13.30-14.30
3- Sukaldean, urteroko sukaldari fijoak mantentzen dira. Horretaz aparte, aurten 2 orduko laguntzailea lortu da Covid-19 dela eta.
4- Begiraleei dagokionez, 6 izango dira egunero. Aurten laguntzaile 1 lortu da Covid-19a dela eta.