1. Eskola eremuak

Arteko Gure Ama eskola Haur eta Lehen Hezkuntzako etapak eskeintzen dituen eskola da. Lerro bakarreko eskola bat gara, nahiz eta kurtsoren baten bi talde ditugun. Azken urteetan matrikulak gorako joera dauka.

Gure eskolan bi zatitan banatzen den eraikin nagusi bat daukagu. Haur Hezkuntzako aldean Haur Hezkuntzako gelak eta irakasle gela aurkitzen dira. Lehen Hezkuntzako aldeak bi solairu dauzka. Beheko solairuan ikasgela bat, zuzendaritza bulegoa, psikogela, informatika gela, laborategia, logopedia gela eta jantokia daude. Goiko solairuan gainontzeko ikasgelak, irakasle gela, laguntza gela, aholkulariaren gela eta zerbitzaria daude. Bi solairu hauek batzeko eskailerak eta igoigailu bat dago.

Haurreskola eraikin honetan aurkitzen da ere, baina beraien sarrera independientea daukate.

Eraikin nagusi honetaz aparte, eskola barruan liburutegi bat daukagu, musika gela bezala erabili daitekena ere. Liburutegi honen aldamenean frontoi txiki bat dago non Haur Hezkuntzako ikasleek atseden orduak ematen dituzten egun euritsuetan. Bertan ikasleentzako komunak daude. Komunen ondoan eskolako biltegia aurkitzen da.

Atsedenaldietarako, eguraldi ona egiten duenean, bi eremu bereizten dira. Haur Hezkuntzako eremuan belardi zabal batean kokatutako kolunpioak eta arenero bat daude. Lehen Hekuntzako patioan futbol zelaia, saski baloi zelaia eta kolunpio bat daude ere. Bi eremu hauek mendiz eta belardiz inguratutako eremuak dira, benetako atsedenguneak.

Eskolatik kanpo, baina ia ia bertan, herriko kiroldegia dago. Kiroldegi hau Gorputz Hezkuntza saioak egiteko eta baita eguraldi euritsuetan atsedenaldia igarotzeko ere erabiltzen dute Lehen Hezkuntzako ikasleek. Gainera, eskola jaialdiak ospatu behar direnean, hemen ospatzen ditugu ere.

2. Antolaketa

Gure eskola, horrela dago egituratuta:

  • Zuzendaritza Taldea: Zuzendariak, Ikasketa Buruak eta Idazkariak osatzen dute.
  • Klaustroa: Eskolako irakasle guztiek osatzen dute.
  • Batzorde Pedagogikoa: Ikasketa Buruak, Aholkulariak eta etapetako Koordinatzaileek osatzen dute. Astean behin biltzen dira.
  • Etapak: Bai Haur Hezkuntzan bai Lehen Hezkuntzan, irakasle batek koordinatzaile zeregina hartzen du bere gain. Ia ia astero etapa bilerak egoten dira, eta bertan Batzorde Pedagogikoan tratatutako gaiak lantzen dira, beste batzuen artean. Tutoreak ez diren irakasleak Lehen Hezkuntzan kokatzen dira.
  • Laguntza gela: Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleekin lan egiten dutenek osatzen dute.
  • Batzorde ezberdinak: Euskara eta jai batzordea, liburu batzordea…
Eskolan ere Ordezkaritza Organo Gorena daukagu, hurrengo ordezkariekin osatutakoa:
  • Zuzendaria: OOGko buru izango dena.
  • Ikasketa Burua
  • Idazkaria: Hitza izango du, baina botorik ez.
  • 10 klaustrokide.
  • 15 kide eskolako familien partetik. Horietako bat AMPAk izendatutakoa izan behar da.
  • Administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
  • Udaleko ordezkari bat.
Eskolako mantenuaz Artziniegako Udaletxeko langileak arduratzen dira.

3. Eskolako organigrama
 

 

Copyright © 2020. eZerbitzuak garatua