1. Matematika

 Gure eskolan matematikak modu manipulatiboan lantzearen garrantzia ikusten dugu, hori dela eta, azken ikasturteetan, berrikuntza ezberdinak sartzen joan gara ikasgai honen metodologian.

Buru kalkulua, ahozko zein idatzizko problemak eta, batez ere, matematika tailerrak dira gure ikasleen matematika gaitasuna garatzeko aurrera eramaten ditugun praktikak. Ekintza guzti hauek beraien tokia dute asteko ordutegietan eta sistematizatuta daude.

Aurten, matematika, OAOA (Otros Algoritmos para las Operaciones Aritméticas) metodologiaren bitartez lantzen hasi gara.



2. Kontzientzia fonologikoa

Kontzientzia fonologikoa hizketa osatzen duten askotariko unitateak identifikatu eta manipulatzeko gaitasuna da: esaldiak, hitzak, silabak eta fonemak (hizkuntza mintzatuaren unitate txikiena).

Ezagutza fonologikoaren irakaskuntzak fonemaz jabetzen eta ezagutza fonologikoarekin lotutako trebetasunak irakurketara eta idazketara eramatea errazten laguntzen du.

Gaiari buruzko ikerketen arabera, adituak ados daude irakurmenaren garapena iragartzen duen faktore bat dela esatean. Kontzientzia fonologikoa handitzeko estrategiak ezartzea ezinbestekoa da irakurtzeko gaitasuna arrakastaz eskuratzeko.

Trebetasun hauek txikitatik irakasteak eragin handia du irakurtzeko konpetentzia garatzerakoan, eta konpetentzia hori garatzen eta emaitzak hobetzen laguntzen die irakurtzeko zailtasunen bat duten pertsonei. Horregatik, funtsezkoa da txikitatik detektatzea prozesamendu fonologikoan zailtasunik dagoen.

  • Kinestemak: laguntza bisuala da, keinu batzuk, soinu bakoitzari dagokiona. Fonemen arteko diskriminazio auditiboa ona izan dela bermatzeko erabiltzen dira eta, horrela irakurketa-idazketa prozesuan aurrera egiten dute.
            
            
3. STEAM proiektua

STEAM Hezkuntza honakoa lortzen duen hezkuntza da:

Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika Artea eta Humanitateekin lotuta bateratzen duena.
Zeharkako zein diziplinako oinarrizko gaitasunak garatzen dituena.
Ikasleak ahalduntzen dituena erantzukizunez gure gizarteko erronkei aurre egin ahal izan diezazkieten.

Hiru dira STEAM Euskadi Estrategiaren helburu nagusiak:
1. Hezkuntza eta prestakuntza zientifiko-teknikoa bultzatzea hezkuntzaren etapa guztietan, eta bertan sartzea eragile sozioekonomikoen lana.
2. STEM arloan bokazio eta asmo profesionalak piztea, haur-hezkuntzatik hasita eta neskei arreta berezia jarriz, etorkizuneko erronkei begira ikasleak behar bezala prestatzeko.
3. Dibulgazio eta kultura zientifiko-teknologikoa sustatzea euskal herritarren artean.



4. Motxila ibiltaria

Haur Hezkuntzan, irakurzaletasuna bultzatzen duen proiektua da. 
Ikastetxea, etxea eta liburutegia lotzen dituen ekintza da. Haur Hezkuntzako ikasgela bakoitzean, motxila txiki bat egongo da. Astean behin, ostiraletan, ikaskide batek hartuko du motxila horren ardura, eta gurasoekin joango da herriko liburutegira gustuko duen liburu bat aukeratzera. Gomendatzen da liburua euskaraz eta adinerako egokia izatea.

Asteburuan etxean izango dute liburua, irakurtzeko eta gozatzeko, eta, ondoren, astelehenean, ikasgelara eramango du haurrak. Bertan, astebetez, liburu gonbidatua izango da gelan. Hurrengo ikasleak liburutegira itzuliko du liburua, eta beste bat hartuko du. Horrela, prozesua errepikatuko da.



5. Olerkiak

Hamabostean behin Haur Hezkuntzako irakaslegoak olerki bat landuko dute: irakurri, antzeztu... Ondoren etxera eramango dute familiekin partekatzeko.



 

Copyright © 2020. eZerbitzuak garatua