1. Matematika

Gure eskolan matematikak modu manipulatiboan lantzearen garrantzia ikusten dugu, hori dela eta, azken ikasturteetan, berrikuntza ezberdinak sartzen joan gara ikasgai honen metodologian.

Buru kalkulua, ahozko zein idatzizko problemak eta, batez ere, matematika tailerrak dira gure ikasleen matematika gaitasuna garatzeko aurrera eramaten ditugun praktikak. Ekintza guzti hauek beraien tokia dute asteko ordutegietan eta sistematizatuta daude.

Aurten, matematika, OAOA (Otros Algoritmos para las Operaciones Aritméticas) metodologiaren bitartez lantzen hasi gara.



2. Bikoteka irakurtzen

Programa hau Lehen Hezkuntzako 2. mailatik aurrera egiten da gure eskolan. Lehen Hezkuntzako 1go mailako ikasleek kontzientzia fonologikoa egiten dute honen ordez.

Parekoen arteko tutoretza (peer tutoring) lankidetzako ikaskuntza metodo bat da, bikoteen osaketan oinarritzen dena; rolen banaketa (tutorea eta tutoretzapekoa) eta helburu komun bat ardatz hartuta egiten da eta irakurmena hobetzea du xedea.

Irakasleak planifikatutako erlazio esparru batetik abiatuta lortuko da hori (Duran eta Vidal, 2004). Interakzio gidoi bat abiaburutzat hartuta, bikote horretako bi kideek ikasi egiten dute: tutoretzapekoak, kide duen tutore horrengandik laguntza egokitua eta etengabea jasotzen duelako; eta tutoreak, irakastea oso ikasbide ona delako (Cortese, 2005).

Beraz, ikasgeletan eta ikastetxeetan ditugun mailen arteko diferentziari probetxu pedagogikoa ateratzea da kontua, eta, horregatik, hezkuntza inklusiborako metodologia eraginkortzat hartzen da parekoen arteko tutoretza (Topping, 1996).

Programa, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko GRAI (Grup de Recerca sobre

Aprenentatge entre Iguals) taldeak sortu zuen.

Beherago bi bideo dauzkazue programa hau ulertzeko lagungarri izan daitezkenak.
 

 

3. Zientzia hezkuntza

4. Ahozkotasuna

5. SNAPPET



Gure eskolan, SNAPPET programa, 2018 – 2019 ikasturtean ezarri da Lehen Hezkuntzako 3. mailan eta Lehen Hezkuntzako 4. mailan.

Metodo honen bidez, gure ikasleek, Matematika, Gaztelania eta Ingeles arloetako hainbat eduki tablet baten bitartez lantzen dituzte.

Honekin ikasleen motibazioa areagotzeaz aparte, irakasleek hainbat aukera dituzte ikasleen ikaskuntza personalizatzeko, ikasle bakoitzari berari ondo datozkion edukiak eta ariketak lantzeko aukera eskeintzen bait du programa honek.

Bukatzeko, programa hau aurrera eramateko AMPAren laguntza ekonomikoa ezinbestekoa dela argi utzi nahi dugu.
 

Copyright © 2020. eZerbitzuak garatua